MUSIKA. EOS Euskadiko Orkestra Sinfonikoak gaur zortzi hasi zuen Europa erdialdeko bira, Linz (Austria) hiriko Brucknerhaus auditoriumean, Aita Donostiaren Meditazio organorako obrarekin. Birako bigarren kontzertua ostegunean eman zuten, Municheko (Alemania) Herkulessaalen. Emanaldi hori Pablo Sorozabalek Leipzigen (Austria) sortu zuen Zazpi lieder obrako pieza hautatu batzuekin hasi zuten. Larunbatean, azkenik, Austriara itzuli zen EOS, Bregenz hirira.
Mahlerren Laugarren sinfonia interpretatu dute hiru kontzertuotan. «Oso harro nago orkestraz eta bira honetaz. Kalitate handiz aurkeztu gara», adierazi du Robert Treviño zuzendariak.
Arrakastatsua izan da EOSen Europa erdialdeko bira
Austriako Bregenz hirian amaitu zuen bira, larunbatean

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu