Izenburu esanguratsua jarri diote sinposiumari: Epaiketa, Arte garaikideari. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Jorge Oteiza Katedrak antolatu du ekitaldia,eta bi egunez munduko hamaika txokotako arte adituak bilduko dira Iruñeko Nafarroako Museoan arte garaikideari buruz eztabaidatzera. Maiatzaren 29an eta 30ean izango dira jardunaldiak.
Juliane Rebentisch Offenbach-eko unibertsitateko (Alemania) Filosofia eta Estetika irakaslea da sinposiumaren arduraduna, eta ikus-entzunezko komunikabideetako, estetika arloko eta filosofia sailetako adituak bilduko ditu hitzaldietarako. Bojana Kunst antzerki idazlea ere han izango da.
Arte garaikidea aztertuko duen sinposium bat antolatu dute Iruñean
Filosofia, estetika eta arte adituak ariko dira hizketan maiatzaren 29an eta 30ean Nafarroako Museoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu