Artxibo pribatu eta publikoen sarea bildu du Jaurlaritzak Dokuklik atarian

XIII. eta XX. mendeen arteko sei bat milioi agiri eta horiekin lotutako bi milioi eta erdi irudi digital daude

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko apirilaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak XIII. eta XX. mendeen arteko artxibo publiko eta pribatuen sarea bildu du Dokuklik atarian. Webguneak sei milioi agiri ditu, eta horiekin lotutako bi milioi eta erdi irudi digital —ekainean hiru milioi izango dira—. Gainera, musika artxiboa abian dago, eta ikus-entzunezkoaren funtsa diseinatzen ari direla jakinarazi zuen atzo Jaurlaritzak. Erakundeek, familiek eta norbanakoek euren artxiboak utzita osatu ahal izan dituzte funtsak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.