Artzeren 'Laino guztien azpitik' eta 'Sasi guztien gainetik' berrargitaratu dituzte
LITERATURA. Joxan Artzek 1973an kaleratutako Laino guztien azpitik eta Sasi guztien gainetik Jose Luis Zumetaren irudiekin osatutako poema liburuak berrargitaratu ditu Ediciones 3 argitaletxeak. Artzeren bigarren eta hirugarren lanak izan ziren, 1969an Isturitzetik Tolosan barru plazaratu ostean. Egileak liburuaren edizio berria orraztu du, eta aldaketa batzuk besterik ez ditu egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu