Asier Altunaren 'Artalde' izan da garaile nagusia Lekeitioko Zine Bileran

Nor bere atalean, garaile izan dira Asier Urbieta, Esteban Ramos, Joseba Uberuaga, Iker Ugalde eta Juan Bidegain ere

Paco Sagarzazu aktorea Asier Altunaren Artalde filmean. TXINTXUA FILMS.
Erredakzioa
Bilbo
2011ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Asier Altunaren Artalde film laburrak jaso du Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bileraren 34. ekitaldiko lanik onenaren saria. Horretaz gain, profesionalen ataleko argumentuzko film onenaren saria ere eskuratu du.

Profesionalen arloan, honako hauek izan dira sarituak: sormenezkoen arloan, lehen saria Asier Urbietaren Moldatu-rentzat izan da; argumentuzkoetan, Asier Altunaren Artalde-rentzat; dokumental eta erreportajeetan, Esteban Ramos Erdoziaren Garaipena-rentzat.

Amateurren atalean, berriz, honako hauek:sormenezkoen arloan, lehen saria Joseba Uberuagaren Izena duena-rentzat izan da; argumentuzkoetan, Iker Ugalde Alberdiren Txiri-txiri pitxin, edo…-rentzat ; dokumental eta erreportajeetan, Juan Bidegainen 0,39-rentzat.

Epaimahaiak Jon Garañoren Urrezko eraztuna filmari aipamen berezia ematea erabaki du, «originaltasunagatik».

Neurri, gai, formatu eta joera askotako 33 eman dituzte egunotan Lekeition, lehiaren barruan. Orotara, 38 lan aurkeztu ziren lehiaketara, baina haietatik bost kanpoan geratu ziren, arauak ez betetzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.