Izen propioa. Joxe Azurmendi

Askatasunaren defendatzailea

Igor Susaeta.
2012ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Eusko Ikaskuntzak Joxe Azurmendiri (Zegama, Gipuzkoa, 1941) eman dio aurtengo Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria. Idazlea, filosofoa, saiakera egilea eta poeta da. 40 urteko emanean ia 30 liburu kaleratu ditu; horietako gehienak saiakerak. Aditu askoren esanetan, kontzientziaren eta pentsamenduaren askatasunaren defentsa izan da beti Azurmendiren filosofia.

Gaztetatik Arantzazuko frantziskotarrekin ikasi zuen, eta gero ordena horretan sartu zen —1980ko hamarkadaren hasieran atera zen—. Filosofia ikasketak egin zituen Alemanian, Munsterren, eta Teologiakoak Erroman. Hartara, filosofia germaniarrak Azurmendirengan eragin handia izan duela baieztatu dute aditu askok. Jakin aldizkariaren bultzatzaileetako bat izan zen, eta horren Irakurgaiak saileko zuzendaria. Ohorezko euskaltzaina da, eta 2010ean Euskadiko Literatura saria eman zioten saiakera alorrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.