Ene Kantak

Azaroaren 5ean eta 6an eskuratu 'Astonauta' BERRIA-rekin

Ene Kantak egitasmoak Astonauta CD-DVD berria kaleratuko du. BERRIAri lagunduko diote diruz aurten, eta egunkariarekin batera diskoa eskuratzeko aukera egongo da merkaturatu aurretik: azaroaren 5ean eta 6an, kioskoan. Bideoa: BERRIAko langileekin egindako bideoa. [youtube]https://youtu.be/Gf02IJGuje0[/youtube]

2016ko urriaren 26a
08:44
Entzun

Irribarrea aurpegian, kantuak ahotan eta koreografia sinple eta alaiak gorputzean. Halaxe jartzen dituzte haurrak Ene Kantak egitasmoko kideek. Bizipoza kutsatu egiten da, gainera, eta ia oharkabean, dantza batean amaitzen dute haurren alboko helduek ere, txiki zein handi, une dibertigarri eta zoriontsuak biziaraziz. Frogatu nahi?

Umeentzako abestiak prestatu ohi ditu Ene Kantak egitasmoak, koreografiak asmatzen ditu kanta horientzat, eta gero, bioklipak grabatzen ditu jende ezagunarekin zein umeekin. Prest dute azken lana, Astonauta. Azaroaren 7an argitaratuko dute, baina BERRIArekin aukera dago egun batzuk lehenago eskuratzeko: azaroaren 5ean eta 6an kioskoan eskuratu ahal izango da CD-DVDa BERRIArekin (+16€).

BERRIAlagunek, berriz, merkeago eskuratzeko aukera daukate, webgunean, 14 euroren truke.

Hamasei abesti aurkituko ditugu lan berrian, hamasei bideorekin. Eta kantuan zein dantzan ikusiko ditugu, besteak beste, Natxo de Felipe Oskorriko musikariak, Alex Sardui Gatibu taldeko abeslariak, Mikel Markez kantariak, Sara Cozar aktoreak, Amets Arzallus bertsolariak eta Jone Guarrotxena, Mikel San Jose, Oier Sanjurjo, Markel Bergara eta Imanol Agirretxe futbolariak. Gainera, hamabost herri eta euren inguruetako ikasleek abestiak dantzatu dituzte; tartean, zenbait herritako umeek hartu dute parte, hala nola Antsoaingo, Barakaldoko, Burlatako, Doneztebeko, Garesko, Gasteizko, Irungo, Iruñeko, Irurako eta Lasarte-Oriako umeek.

Disko guztien irabazien zati bat euskararen alde edota euskararekin lan egiten duen talderen batentzat izan ohi da. Oraingoan, BERRIA egunkariarentzat izango da. Horregatik, aurten BERRIAko langileekin grabatu dute abesti bat —bideokoa da—.

Hain justu, 20.000 euro eskuratu nahi zituzten, eta bai lortu ere! VERKAMI bidez proiektua finantzatzeko kanpaina egin zuten. Han parte hartu zutenek, dagoeneko badaukate CD-DVDa.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.