musika

Azken gerra karlistako bertsoak musikatu ditu Joseba Tapiak

'Eta tira eta tunba' diskoa aurkeztu du gaur.

2010eko irailaren 15a
16:42
Entzun 00:00:0000:00:00
Hirugarren gerra karlistako bertsoak musikatuz osatu du Joseba Tapiak Eta tita eta tunba disko berria, 'Zakurraren biolina' zigiluarekin kaleratua. Karlistek nahiz liberalek, bi bandoetako gerlariek idatzitakoak dira diskoan jasotako bertsoak. Kasu batzuetan jatorrizko doinua erabili du, baina bertso sortarik gehienentzat doinu berriak sortu ditu. Gaur aurkeztu du lana, Donostian.

Tapiarekin batera honako musikari hauek hartu dute parte diskoan: Iban Urizar, Ibon Irijoa, Asier Ituarte eta Ramontxo Vegak (karlisten banda); Felipe Aldako, Alain Martineau, Mintxo Garaikoetxea eta Inazio Tolosak (liberalen banda); eta Jokin Irungaraik (bandabikoak jazpana).

Informazio gehiago: www.josebatapia.com.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.