Los Enemigos, The Socks, Quaoar eta The Sheepdogs taldeak iragarrita, Azkena jaialdiak osatudu jada aurtengo programazioa.Hogei taldek joko dute, guztira, Gasteizen, Mendizabalako eremuan, hilaren 28an eta 29an, eta The Black Crowes eta The Smashing Pumpkins dira kartelburuak. Biak ala biak aurreneko egunean ariko dira.
Modest Housekoak ere egun horretan jotzekoak ziren, baina Europan eta AEBetan eman behar zituzten kontzertu guztiak bertan behar utzi dituzte, hurrengo diskoa prestatzen jarraitu ahal izateko. Haien ordez arituko da, hain zuzen, The Sheepdogs. Kanadakoa da taldea, eta estudioko lau disko dauzkate kalean. Azkenekoa, iaz kaleratutakoa, haien herrialdeko zerrendetako puntara heldu zen. Blues sustraidun rocka lantzen dute, eta John Fogertyren beraren kontzertuetako hasierako taldea izan dira.
Los Enemigos Josele Santiagoren taldea 80ko hamarkadaren erdialdean sortu zen Madrilen, eta 2002 artean hamaika disko kaleratu zituen. Taldea desegin zuten orduan, eta kultukoa bihurtu. Aurten itzuli dira. The Shocks Frantziakoa da, eta Led Zeppelinen eraginak ditu, besteak beste. Quaoar bilbotarrek Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketa irabazi berri dute, grungea eta metala nahastuz.
En Vivo jaialdiko antolatzaileek jakinarazi dute, bestalde, Within Temptation eta Potatok ere jaialdian joko dutela; aurrenekoek Bartzelonan eta Bilbon, eta gasteiztarrek Bilbon soilik.
Azkena jaialdiak osatu du jada aurtengo programa
Los Enemigos, Quaoar, The Sheepdogs eta The Socksek ere joko dute Gasteizen, hilaren 28an eta 29an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu