Ro

'Baiagoan'

Argitaratzailea: egilea editore.

2023ko otsailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Musika instrumentalaren barruan post-rockak berebiziko garrantzia hartu du gure inguruan, eta esan dezakegu gaur egun jada errotu eta bere lekua duen estiloa dela. Ro talde azkoitiarrak bigarren lana argitaratu berri du, baina jada musika mota honen zaleen artean sona lortu duen taldea da, eta zortzi abestietan barrena auskalo nora eramango gaituen bidaia bat proposatzen digute, Roren unibertsoan murgildu eta musikak sorturiko atmosfera bilgarri horretan galtzeraino. Lehen lana izugarria iruditu bazitzaigun, bigarrena ez da inondik inora atzean geldituko, taldekide bakoitzak bere espazioa izan baina besteekin partekatuz eta nahastuz, talde osoa den puzle bat osatzeraino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.