Bakarrizketa lehiaketa antolatu du EHAZEk

Guztira 11 lagunek parte hartuko dute Villabonan egingo diren bi kanporaketetan, eta bi iritsiko dira finalera

Erredakzioa
Donostia
2011ko otsailaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iaz izandako arrakasta ikusita, bigarren urtez Villabonako (Gipuzkoa) euskarazko bakarrizketa lehiaketa antolatu du Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (EHAZE). Bi kanporaketa saio izango dira Gurea zinema aretoan. Hilaren 11ko saioan Garbiñe Astiazaran, Xabier Barriola, Olatz Etxeberria, Erika Olaizola, Eneritz Artetxe eta Ione Gorostarzu ariko dira. Hilaren 18koan, berriz, Jon Plazaola, Txiki Martinez, Barry Barrez, Nahia Hualde eta Mailu Arruti lehiatuko dira. Bi saio horietan aukeratutako bakarrizketalari bana ariko dira azken saioan, hilaren 25ean.

Sarrerak bost euroren truke jarri dituzte salgai Amasa eta Kixubi okindegietan; EHAZEko bazkideentzat lau euro kostako dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.