Balea Zuria argitaletxearen lehenengo lana da Luis Garderen Barbaroak baratzean. Aritz Gorrotxategik, Felipe Juaristik, Juan Ramon Makusok eta Pello Otxotekok sortu dute, poesia eta literatur saiakerak argitaratzeko asmoarekin. Imanol Larrinaga margolaria da bosgarren taldekidea: hark egingo ditu liburuen azalak, eta hark egina da Balea Zuriaren irudia bera ere.
Poesia argitalpenek azken urteetan izan duten «beherakada» izan da hori sortzeko arrazoietako bat. Eta, horrez gain, beste poesia mota bat atera nahi dute, Gorrotxategik azaldu duenez: «Esango nuke apustu handiagoa egiten dela egunerokotasuna duen poesiaren alde, eta guk beste ildo bat jorratuko dugu: alde horretatik, uste dut panorama aberastu egingo duela». Urtean bi edo hiru liburu ateratzeko asmoa dute.
Balea Zuria: argitaletxe berri bat letren ozeanoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu