HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Galaxien umea'

Banoa, baina nora?

Idazlea: Blake Nuto. Itzultzailea: Charlotte Ager. Itzultzailea : Uxue Alberdi. Argitaletxea: Ttarttalo.

2022ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Azal gogorreko liburu etzana da (24x28 cm), 44 orrialde dituena.

Bi egileren artean egiten diren album ilustratuen ezaugarriak topatuko ditugu bertan: idatzizkoaren jardunak gidatzen du diskurtsoa, eta ilustrazioek haren interpretazio librea egiten dute, batzuetan testuarekin kontraesanean. Gainerakoan, album ilustratuez arestian esandakoa eskaintzen da: oro betetzaile diren irudien gainean, han-hemenka ezarritako testua. Kasu honetan testuari garrantzi estetikoa ematen zaio, tipografia berezi batekin, lerroak okerka emanez hainbatetan, eta letra larri-xehe konbinaketak erakutsiz.

Kontakizunak ez du istoriorik eskaintzen. Horren ordez, narratzaile orojakile ikusezin batek haurra («galaxien umea») adoretzeko-edo botatako hainbat baieztapenen sorta dugu, ideien arteko hari batean eskainita, liburua hasi eta buka.

Errimatu beharrak asko markatu du esaldien osaera eta hitzen aukeraketa, ale oso ederrak eskainiz, baina baita behartu xamarrak iruditu zaizkidanak ere.

Eskuz egindako ilustrazioek xalotasuna iradokitzen dute. Retro kutsua dute, kolore paleta zabalarekin, eskuzkoak erakusten dituen inperfekzioekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.