Basterretxea, Balerdi eta Iglesiasen lanak Donibane Lohizunen
Artiumeko lanak Ducontenia aretoan ikus daitezke, euskal arteari buruzko erakusketa batean
Gasteizko Artium museoak bildumako 70 ederlan inguru utziko dizkio Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Ducontenia erakustaretoari Euskal Arte Garaikidea tituludun erakusketaren barruan erakuts ditzan. Bihar irekiko dute, eta, besteak beste, Artiumen Ipiña-Bidaurrazaga bildumako lanak izango dira ikusgai. Erakusketak XX. mendeko bigarren erdialdeko eta XXI. mendeko lehen hamarkadako euskal artea izango du ardatz. Eta ikuspegi eklektikoa erakutsiko du. Izan ere, Alberto Ipiña eta Begoña Bidaurrazaga Bilboko bildumagileek Artiumi gordailuan lagatako obren artean Mikel Eskauriaza, Txomin Badiola, Nestor Basterretxea, Amable Arias, Rafael Ruiz Balerdi, Jose Ramon Amondarain, Dario Urzai eta Cristina Iglesiasen lanak daude, besteak beste. Horiek guztiak Donibane Lohizuneko Villa Ducontenian izango dira ikusgai, abuztuaren 22a arte. Margolanak, eskulturak, marrazkiak eta bideo lanak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu