Bonoak erosteko epeetako bat amaitu ostean, BBK Live jaialdiko antolatzaileek gaur jarri dituzte egun solteetan joateko sarrerak salgai. Ostegunekoak 60 euro balioko ditu, ostiralekoak 55, eta larunbateakoak 55. Orain arte jaialdi osorako txartelak 90 euro balio bazituen ere, aurrerantzean 110 balioko ditu.
Sarrera solteen salmenta hasteaz gain, egun bakoitzean zer talde ariko diren ere jakinarazi dute. Ostegunean uztailak 7, Coldplay, Crystal Castles eta Russian Red; ostiralean Amy Winehouse, Kasabian, Kaiser Chief's eta !!!; eta larunbatean The Black Crowes, The Chemical Brothers, Jack Johnson, 30 Seconds To Mars eta M Clan. Itxura hartzen hasi da jaialdia, eta datozen egunetan talde gehiago baieztatuko dituzte.
MUSIKA
BBK Live jaialdirako egun solteetarako sarrerak jarri dituzte salgai
Egun bakoitzean zer talde ariko diren ere jakinarazi dute: ostegunean, uztailak7, Coldplay, Crystal Castles eta Russian Red; ostiralean Amy Winehouse, Kasabian, Kaiser Chief's eta !!!; eta larunbatean The Black Crowes, The Chemical Brothers, Jack Johnson, 30 Seconds To Mars eta M Clan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu