Kontzertuak

Beira taldeak kontzertua eskainiko du gaur Bilboko Arriaga antzokian

19:30ean da kontzertua. Arriaga antzokiaren eta Bilboko Udalaren Literatura eta Musika Euskaraz zikloaren barruan antolatu dute.

Beira taldearen kontzertu bat, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE /  FOKU
2023ko otsailaren 20a
12:20
Entzun

«Letra zainduak» eta «musika dotorea». Horiexek entzuteko aukera izango da gaur bertan Bilbon. Beira taldeak emanaldi bat eskainiko du Arriaga antzokiko Foyer aretoan, 19:30ean. Bertan, taldearen beraren abestiak joko dituzte; tartean, baita Xabier Leteren bertsio bat ere, besteak beste. Arriaga antzokiak eta Bilboko Udalak antolatu dute kontzertua, Literatura eta Musika Euskaraz zikloaren harira. Sarrerak salgai daude antzokiaren webgunean eta bertako leihatiletan.

2006an sortu zuten Jon Martin bertsolariak eta Igor Arruabarrena gitarristak Beira proiektua. Egun, beste lau kide dira taldean: Irati Odriozola (ahotsa), Urtzi Olaziregi (baxua), Mikel Arruabarrena (bateria) eta Gari Amondarain (gitarra). Hasieran, musikatutako bertsoak sortzeko proiektu gisa jaio zen. Hortik, pop-rock estiloarekin nahastu zuten bertsogintza. Sortu eta zazpi urte geroago kaleratu zuten lehen lana, eta gaurdaino hiru disko kaleratu dituzte: Dena ez denean ezer (2013), Margotu berria (2016) eta Braillean (2017).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.