BERTSOLARITZA GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Belaunaldi baten isla

Maialen Lujanbiok Gipuzkoako txapela jaso zuen igandean Irunen jokatutako finalean. Itzelezko giroan, goi mailako saioa egin zuen zortzikoteak. Jon Martin sailkatu zen bigarren.

IRUN
2003ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Ez zen aitzakiarik. Historian bere lekua egiten duten saio horietako bat izan zen igandekoa. Ona, bizia, beroa. Zortzikotea une orotan bere maila ematen aritu zen, eta bertsotarako besta neurriz kanpokoa izan zen. Maialen Lujanbioren txapelak biribildu zuen besta. Gipuzkoako txapela jantzi duen lehenbiziko emakumea da, eta emakumeei eskaini zien bere agurra, hunkigarria guziz.

Ohiko agurren ondotik, zortziko handiko ariketarekin hasi ziren lan puntuagarriak. Denek erakutsi zuten eman beharreko maila hasieran. Ekaitz Goikoetxeak baleko bertsoak osatu zituen ariketa horretan, eta Irazuk zertzelada politak paratu zituen, sobera nabarmendu gabe. Amaia Agirrek eta Jon Martinek egindakoa hobea izan zen; Jon Martin gogor hasi zen, eta lehenbiziko bertsotik erakutsi zuen indarra. Iñaki Gurrutxagak ere aski ongi konplitu zuen, eta Aitor Mendiluzek, aldiz, ez zuen biribildu bertsoaldi hori. Saiorik aipagarriena, halere, Maialen Lujanbiok eta Jon Maiak egin zuten. Saioak nondik joko zuen erakutsi zuten biek. Bertso onak izan ziren seiak ere, bereziki azken biak. Bere zigorra arintzeko kartzela berria egiteko lanetan aritzea proposatu dioten presoa izan zen Lujanbio, eta kartzeleroa Maia.Zortziko txikikoan alde gehixeago izan zen bertsolarien artean. Txukun aritu zen Irazu, apalago Amaia Agirre, neurrikoak egin zituen Martinek, eta saioan lekua erabat aurkitu gabe zebilen, artean, Goikoetxea. Aitor Mendiluzek eta Lujanbiok egindakoa biribila izan zen guztiz, tonoz bezala, teknikaz zein edukiz. Gaia ere parean egokitu zitzaien: Mendiluze suhiltzaileak, bikotekidearekin maitasun jolasetan dabilela, lanerako deia jaso du.

Aitor Mendiluze:

Lasai maitea gordetristurak ta penakgero izango diratxisparik onenakbalio baldin badupiromanoenakberriz piztu dezakebehin piztu duenak.

Maialen Lujanbio:

Bonberoak duelaaurpegi itzelajoan nahi baldin badezubenga zoazelabaina gogora zazugertatu leikelabeti piztu ta piztuta beti epela.

Puntuei erantzuteko ariketan ere aldeak sumatu ziren batzuengandik bertzeetara. Mendiluze, Lujanbio eta Maia izan ziren onenak ariketa horretan, eta gainerakoek salbatu egin zuten. Hamarreko txikikoan, aldiz, baleko bertsoak joan ziren ia denen ahotan, inor bereziki nabarmendu gabe. Irazuk egin zuen, halere, gainerakoek baino saio osoagoa.

Kartzelakoa luzimendurako baliagarria izan zen. Gaiak atea zabal-zabalik utzi zien hunkigarri, maitakor, hurbileko, gogor... egiteko, bakoitzak berehautua egin zezan. Ospitalean medikuaren albisteen zain dagoen pertsona izatea egokitu zitzaien bertsolariei. Ekaitz Goikoetxeak arratsaldeko bere lanik biribilena egin zuen ariketa horretan. Irazuk ere gauza politak egin zituen, eta Amaia Agirrerik onena ere une horretan ikusi zen. Martinek ez zuen bertze ariketa batzuetan bezainbertze gozatu, baina akatsik gabe atera zen airoso. Gurrutxagak ere ale politak utzi zituen, Mendiluzek bezala, baina Lujanbioren eta Maiaren lana izan zen biribilena.Ondotik, epaimahaiak bere erabakiaren berri eman zuen. Gauzak hagitz estu zeuden. Argi zegoen Lujanbio izanen zela bigarren fasera sailkatutako bertsolarietako bat. Mendiluzeren eta Maiaren artean zirudien egonen zela bigarren txartela, baina erabakiak sorpresaz hartu zituen ia entzule guztiak, baita Martin bera ere. Bera aukeratu zuten bigarren faserako.Seiko motzean urduritasuna gailendu zitzaion, eta ez zuen nahi bezainbertze gozatu. Gehixeago luzitu zen kartzelakoan, lehenbizikoan beereziki. Halazioen gaiak: «Une honen bila ibili zara azken hilabeteetan. Bihartik aurrera dena desberdina izango da». Entzuleek pentsatu bezala, bertsolariek txapelketaren ondorengo egoera pertsonalari egin zioten erreferentzia. Martinen lehenbiziko bertsoa polita izan zen, eta publikoa poltsikora eraman zuen.

Jon Martin:

Bertsolaritzan aurrekalderaemanak ditut bi pausojakin badakit dagoenekoez dagola horren lausobihartik aurrera plaza ugariegingo ditut akasobihurtuko naiz asko bezalaoltza gaineko pailazota niri buruz hitz eiten baietzhainbat andre eta atsolehenago zenbat arazolehenago zenbat frakaso

nahiz ta bihartik aurrera plazan

jarduteko hainbat dei jasogaur bertsolari nauzue baina bertsolari nintzen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.