«Beldur ginen, baina Sharperi asko gustatu zitzaion gure ideia»

2012ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Tom Sharperen (Londres, Ingalaterra, 1980) lan baten lehen egokitzapena da antzerkirako, eta hori euskaraz egin dute. «80ko hamarkadan arrakasta handia izandako liburua da Wilt, eta gugan oroitzapen ona utzi zuen. Hari hautsa kendu nahi genion», adierazi du Vitoriak. «Eskubideak negoziatzeko», harekin jarri ziren harremanetan. «Haren erreakzioaren beldur ginen, baina asko gustatu zitzaion gure bertsioa. Badira 20 bat urte Sharpe Kataluniako kostaldeko herri batean bizi dela.

Berezitasun horrez gain, antzezlanak baditu beste bi nabarmentzekoak. Batetik, Joxan Goikoetxeak egin duela musika, «jazz ukitua duena», eta, bestetik, aktoreak haien euskalkietan mintzatzen direla, «umorea errazago egiten delako hala».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.