Belen Uranga. Soziolinguistika Klusterra

2014ko urriaren 3a
00:00
Entzun

1

Oso positiboa. Kontuan izan behar da, inguruko hizkuntza estandarrekin alderatuz gero, oso laburra dela eginkizun horretan daramagun denbora-tartea; mende erdi baino epe txikiagoan lortu dugu euskara batua esparru formal guztietan erabilgarri eta erabilia izatea. Aipagarria da ahalegin itzel horretan hiztun-komunitateak erakutsitako borondatea. Zailtasun eta desadostasunen gainetik, hiztunek konfiantza eta onarpen itzela erakutsi diote egiten ari den estandarizazioari, euskararen biziberritzearen erdigunean jarrita».

2

«Arazo eta erronkak elkarlotuta daude. Hizkuntza-kontaktua inoiz baino indartsuagoa den honetan, egungo hizkuntza-beharrei erantzuteko abiada askoz handiagoan egokitu beharra du euskara batuak. Bestalde, aurrekoarekin lotuta, malgutasunean ahalegin berezia egin beharko du, estandarraren idatzizko eta, batez ere, ahozko ekoizpenetan hizkuntza biziagoa izan dadin, eta aldaera geografiko guztietako hiztunek euren hizkeretako ekarpenak ere islatuta ikus ditzaten. Erronka handia izango da estandarra eta aldaeren arteko funtzio-banaketan hiztun-komunitatearen onarpen erabatekoa ziurtatzea»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.