adierazpen askatasuna

Belgikak aske utzi du Valtonyc abeslaria, atxilotzeko euroaginduaz erabaki bat hartu bitartean

"Egun handi bat da gaurkoa. Espainiak jada ez du jokatzen Munduko Kopan eta ni final-laurdenetan dago", idatzi du Twitterren rap kantariak.

Valtonyc, kontzertu batean, Bartzelonan. ENRIC FONTCUBERTA, EFE
2018ko uztailaren 5a
07:22
Entzun

Belgikako justiziak aske utzi du gaur Josep Miquel Arenas Valtonyc abeslaria. Espainiako Auzitegi Nazionalak rap kantaria atxilotzeko estradizio eskaera bat egin zion Belgikari. Gaur izan da Flandria Ekialdeko epaitegi batean Valtonyc, eta epaileak ebatzi du erabaki bat hartu bitartean aske jarraitzea. Belgikatik ateratzeko debekua ezarri dio epe berean.

Hiru urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zioten abeslariari Espainian, mehatxuak, terrorismoa goratzea eta koroa iraintzea leporatuta. Espainiako Epaitegi Gorenak zigorra berretsi zuen otsailean, eta maiatzean espetxera joatea agindu zioten. Valtonycek, ordea, bezperan ihes egin zuen eta babesa hartu du Belgikan.

Arratsaldean hedabideen aurrean agertuko da rap kantaria Bruselan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.