Musika

Ben E. King soul kantaria hil da

The Drifters taldeko kidea izan zen, eta Stand by Me klasikoarekin ospe handia lortu zuen. 76 urterekin hil zen, atzo.

Ben E. King, 1980ko hamarkadako kontzertu batean. BERRIA
mikel lizarralde
2015eko maiatzaren 1a
17:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Ben E. King 1960ko hamarkadako soul kantari entzutetsuenetakoa izan zen; lehendabizi The Drifters taldeko kide gisa eta gero bakarlari moduan. The Drifters 1950eko hamarkadan sortutako R&B taldera 1958an bildu zitzaion King, eta haiekin hainbat kantu arrakastatsu grabatu zituen, tartean There Goes My Baby, Dance with Me, This Magic Moment eta Save the Last Dance for Me.

[youtube]https://youtu.be/n-XQ26KePUQ[/youtube]

Gero bakarkako bidea hartu zuen, eta 1961ean bere ibilbideko kanturik arrakastatsuena bilakatuko zena grabatu zuen: Stand by Me. Gerora, beste hainbat kantu ezagun grabatu zituen: Spanish Harlem, Amor, Supernatural Thing.

[youtube]https://youtu.be/hwZNL7QVJjE[/youtube]

Ben E. King soul dotore eta leuna egiteagatik nabarmendu zen, eta ez zion uko egin kantu latino eta italiarrak grabatzeari. 60ko hamarkadaren amaieran behera egin zuen, arrakasta komertzialari dagokionez behinik behin, baina segitu zuen grabatzen, batik bat R&B entzuleentzako diskoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.