KUltura

Benito Lertxundiren biografia berritua kaleratu dute 40 urteko ibilbide artistikoa kontatuz

2006ko azaroaren 16a
19:47
Entzun 00:00:0000:00:00
1990ean argitaratu zuen Elkarrek Alvaro Feito kazetariak osatutako Benito Lertxundiren aurreneko biografia. Berezia zen biografia hori, handik eta hemendik bildutakoarekin osatu baitzuen. Hari sei kapitulu batu, eta biografia osatua argitaratu zuten 2005ean, orduan gazteleraz. Orain, berriz, biografia hori ere hobeto osatu eta liburu mardula argitaratu dute euskaraz —Mikel Markezek egin du itzulpena— eta gazteleraz. 472 orrialde ditu, eta argazki dotorez betea dator.

La Voz del Folk argitaletxean argitaratu du Benito Lertxundi 'Orioko bardoa': Aitorpen eta testigantzak liburua. Lertxundiren ibilbide artistikoaren jarraipena egiten da liburuan, eta horren lagungarri datoz hainbat argazki ikusgarri (bai zuri beltzean eta baita koloretan ere).

Testuan zehar pertsonaia historikoen inguruko aipamen biografikoak ere badatoz, eta oriotarrak egindako 50 kanta ezagunen partiturak ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.