Orain dela hemezortzi urte sortu zuten The Muggs Danny Methric gitarristak eta Tony DeNardo baxu jotzaileak, euren aurreko proiektuetan —The Paybacks, esaterako— baino musika bluessy-agoa egiteko asmoarekin. Blues-rock indartsua egiteko xedearekin. Orduz geroztik, bost disko argitaratu dituzte —The Muggs (2005), On With the Show (2008), Bite of The Weredog Single (2008), Born Ugly (2011), Fult Tilt: Live at Cadieux Cafe (2013) eta Straight up Boogaloo (2015). Azken horrek ondo adierazten du The Muggsen proposamen indartsu eta energiaz betea: bluesa eta rock-and-rolla, bete-betean.
Euskal Herrian bi kontzertu emango dituzte, biak gaur bertan. Aurrenekoa Bilboko Crazy Horse aretoan, eguerdian, eta bigarrena, ilundu aurretik, Gasteizko Gora Project tabernan.
Musika. THE MUGGS
Bermutarekin dastatzeko blues-rocka
Gaur: Bilboko Crazy Horsen, 13:00etan Gaur: Gasteizko Gora Projecten, 20:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu