Bilboko San Mames estadioan joko du Berri Txarrak-ek azaroaren 3an, Muse eta Chrystal Fighters taldeekin batera, MTVren EMA Europako sarien ekitaldi bezperako jaialdian. Erabakiak eztabaida sortu du Euskal Herriko talde ezagaunenetakoaren zaleen artean.
Batzuen ustez, taldearentzat kontraesan handiegia da MTVk antolatzen duen jaialdian parte hartzea, Berri Txarrak taldeak bere kantuen hitzetan defendatzen dituen balioak musika kate erraldoiak bultzatzen duen gizarte ereduaren kontrakoak direla iritzita. Hori dela eta, zenbait zale atsekabetuta agertu dira taldearen erabakiarekin.
Etsipen handia benetan MTV inguruko zirkuan parte hartuko duzuela jakitea 😔#piztubilboitzalimtv
— Tr@spak (@Trspak1) 18 de octubre de 2018
Dirua da poligrafo bakarra, LOTSA
— Alex Casares (@alexnaiz) 19 de octubre de 2018
Beste zale batzuk azalpenak eskatu dizkiote taldeari, MTVren jaialdian parte hartzeko erabakia ulertu nahian.
Mesedez, azaldu hau ya! BTXen zale moduen uste dot azalpen bat derrigorra dala pasetan dabilen dana ulertzeko
— igor moku (@igormoku) 19 de octubre de 2018
Kontrakoen artean, bere iritzia musika bidez adierazi nahi izan dute zenbaitek. Piztu Bilbo, itzali MTV egitasmoaren kantarekin erantzun duenik bada. Negu Gorriak taldearen MTV antenatik at ekarri dute gogora beste batzuk.
— Lester Freamon (@estanis14) 18 de octubre de 2018
— desgaztea (@desgaztea) 18 de octubre de 2018
Berri Txarrak-ek Bilbon eskainiko duen kontzertuarekin poztu egin dira, aldiz, beste zenbait zale, eta beraien musika eta hitzak nazioartean zabaltzeko aukera baliatzera animatu dute taldea.
Maila mundiala duen talde batek, eskaparate mundiala behar du. Zorionak @berritxarrak
— anemiren (@hegieder) 18 de octubre de 2018
Taldeari bere balioak baztertzea leporatu diotenei erantzunez, Berri Txarrak-ek bere ibilbidean erakutsi duen jarrera ekarri du gogora zale batek, eta beste talde batzuk ere antzeko erabakiak hartu dituztela argudiatu du Twitterreko hari batean.
(I) Gogoeta moduan: The Clashek makrokontzertuak ematen zituen eta ondoren greban ziren meatzarientzat edo arrazismoaren aurka jotzen zuen, Mikel Laboak, 300.000 euro jaso zituen Bob Dylanekin, Donostian jo zuenean gure kultura eta mezua zabaltzeko aukera paregabea izan zen...
— Pantera BelTZ (@Pantera_BelTZ) 19 de octubre de 2018
Kontzertuaren berri eman baino bi ordu lehenago, Berri Txarrak-ek argazki esanguratsua argitaratu du bere Twitter kontuan.
(📷 @reaktiu)#hatersgonnahate#InfraTour2018pic.twitter.com/JU9hdfbUjc
— Berri Txarrak (@berritxarrak) 18 de octubre de 2018