Donostiako Aste Nagusia

Berri Txarrak, Etsaiak eta Instepek joko dute Piratek antolatutako kontzertuan

Aurten ere Aste Nagusia hasteko bezperan kontzertua antolatu dute Donostiako Piratek jaiei hasiera emateko. Berri Txarrak, Etsaiak eta Instep taldeek joko dute larunbatean, eta, bide batez, Piraten bosgarren urteurrena ospatuko dute. Zortzirak aldera hasiko da festa Donostiako Trinitate Plazan.

2007ko abuztuaren 8a
17:37
Entzun
Instep talde oiartzuarrak, Etsaiak talde lekeitiarrak eta Berri Txarrak Lekunberriko musika taldeak joko dute Donostiako Aste Nagusia hasi bezperako gauean. Hiru talde horiek larunbatean arratsaldeko zortziretatik aurrera izango diraTrinitatea plazan. Aste Nagusiari hasiera emateaz gain, Donostiako Piratek beraien bosgarren urteurrena ospatu nahi dute gau horretan.

Instep musika taldeak Piraten Lehen Musika lehiaketa irabazi du eta horregatik kontzertua emateaz gain saria jasoko du larunbatean. Oiartzuarrek metal, rock, emo edota hip-hop doinuak joko dituzte irabazitako saria merezi dutela erakusteko.

Etsaiak talde lekeitiarra ere izango da. Denboraldi batez isilean egon badira ere, orain disko berria ateratzekotan daude. Donostian beraien melodia berriren bat entzuteko aukera ere izango da.

Berri Txarrak Lekunberriko taldeak itxiko du Piraten bosgarren urteurreneko emanaldia. Uda osoan Gipuzkoan emango duen kontzertu bakarra izango da larunbatekoa.

Iazko kontzertuak izugarrizko arrakasta izan zuten eta aurtengoan ere ez da gutxiago espero. Sarrerak 11 euro balio ditu aldez aurretik eta egunean bertan 13 euro. Dagoeneko sarrerak salgai daude Donostian eta inguruko herrietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.