Berri Txarrak taldeak bere azken kontzertua eman zuen atzo Nafarroa Arenan. 11.000 lagunetik gora bildu ziren, eta Lekunberriko hirukoteak ez zituen epel utzi oholtzara begira bi ordu eta erditik gora igaro zuten jarraitzaileak.
Kontzertuko irudi eta bideoen jarioa etengabea izan da sare sozialetan, eta jarraitzaileek esker ona adierazi diete Gorka Urbizuri, Galder Izagirreri eta David Gonzalezi, 25 urteko ibilbide oparoagatik. Bakoitzak une bat hautatu du mundura zabaltzeko, hitz tarte bat, abesti bat. Maravillas, Sols el poble salva al poble, Ikusi arte... ez dago aukera txarrik Berri Txarrak-en agurraren zati betiko gordetzeko.
E S K E R R I K A S K O @berritxarrak !#EzdadilaHariaEtenpic.twitter.com/e6dZ87pASU
— Gaizka Izagirre 🎬📺 (@Gaizka_Izagirre) November 24, 2019
Sinistezinak @berritxarrak#IkusiArteBTX#ikusiartetour2019pic.twitter.com/SqVQgoL9Zo
— Peppe (@Agak79) November 24, 2019
#berritxarrak#Navarrapic.twitter.com/4iIW2WffcQ
— unaialonso (@unaialonso) November 24, 2019
Aldarrikapenerako uneak ere izan ziren kontzertuan zehar. Besteak beste, hirukoteak gogoan izan zituen Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Iruñeako Udalak haien ikuskizuna debekatu berritan. Omenaldi ezin hobea Irrien Lagunei, haien doinurik ezagunenetako bat berreskuratuta: Riki Riki. Haiek ere euren esker ona adierazi diete taldekideei.
"BERRI TXARRAK"
— Pirritx Porrotx eta Marimotots (@KatxiporretaEus) November 23, 2019
zarete baina...
guretzat beti
BERRI ONAK dakartzazue!
ZENTSURA PUTZURA!
💛🧡💚💙💜⤠pic.twitter.com/vRkwVJ4ncR
Kontzertu berezia benetan, taldeak bere ibilbidean erakutsitako balioak ia hiru orduko tartean bildu zituena. Eta bi hitz gehien errepikatzen direnak: Eskerrik asko.
Agur eta ohore @berritxarrak, mila esker. Ikusi arte. pic.twitter.com/AkNOjwEg8j
— zivad (@detxek) November 24, 2019
Joan da Berri Txarrak, sentimenduz betetako kontzertu handi batekin. Bere mailan.
Agur eta ohore @berritxarrak
— jon garmendia (@txuriya) November 23, 2019
Milesker kartzelara eta erbestera igorritako itxaropen doinu bakoitzarentzat.
Milesker herri honi eman diozuen hauspoarentzat.
Ez dadila haria eten, ez, baina etenaldi mugagabea eten dadila noizbait.
Laster arte. pic.twitter.com/mqZL0bGOXN