Zinemaldia

'Berria'-k Iñigo Kintana sarituko du 'Ze Krixto!!!' laburmetraiagatik

Donostiako Zinemaldiaren barruan ospatuko den Euskal Zinemaren egunean Iñigo Kintana sarituko du 'Berria'-k 'Ze krixto!!!' laburmetraiagatik. Datorren asteartean izango da Euskal Zinemaren eguna, eta beste bi sari ere banatuko dira: Amalur saria Luis de Pablo musikariari emango diote, bere ibilbideagatik, eta Alicia Produceri ere saria emango diote, film ausartena ekoizteagatik: 'Euskal pilota, larrua harriaren kontra'.

2004ko irailaren 16a
17:09
Entzun 00:00:0000:00:00
Horretaz gain, zortzi film eta hainbat laburmetraia emango dituzte datorren asteartean, hilaren 21ean. Besteak beste, Pio Barojaren Gipuzkoa, Juanjo Elordiren Unibertsolariak, eta Aitor Arregiren Glup.

Aupa Etxebeste!-ren trailerra ere botako dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.