Bertsolaritza, kultur intereseko ondasun Nafarroan

Bertsozale Elkarteak bertsolaritza ondare materiagabe izendatzeko egindako eskaera onartu du gobernuak

2017ko irailaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BERTSOLARITZA. Nafarroako Gobernuak bidea ireki du bertsolaritza kultur intereseko ondasun izenda dadin, ondare materiagabe gisara. Modu horretara, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko Foru Legean adierazitako babes maila gorena jasoko du bertsolaritzak. Hala, egun Lantzeko inauteriek, Ituren eta Zubietako inauteriek, Hiru Behien Zergak, Luzaideko Bolantek eta Cortesko makil dantzak osatzen duten zerrendara gehituko da bertsolaritza.

Gobernuaren arabera, «Nafarroan ongien gorde den eta azpimarragarriena den errepetismoa da bertsolaritza». Hala, ondare materiagabe modura izendatu bezain laster, babesteko neurriak hartuko dituela adierazi du, «bertsolaritzaren fosilizazioa, autonomia galera eta lehiaketa eta ikuskizun testuinguruen gehiegizko nagusitasuna saihesteko».

Nafarroako Bertsozale Elkarteak urte hasieran egin zuen eskaera, bertsolaritzak historikoki izan duen eta egun duen garrantziaren inguruko informazioa helarazteko txostena aurkeztuta. Besteak beste, bertsolaritzaren alderdi historiko eta etnografikoak, errotze maila, komunitateen parte hartzea, bilakaera eta transmisio moduak nabarmendu zituen. Udazkenerako bertsolaritzari ondare materiagabe izaera aitortzea espero du elkarteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.