Burgos
Iraultza eta bilakaeraBurgos gaztelaniaren sehaska hiria dela aldarrikatzea, ondarearen inguruko gogoeta bultzatzea eta espazio publikoen ikerketa zabaltzea. Hiru puntu horiek izan dira Burgos hiriak 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko aurkeztu duen R-Evolution egitasmoaren ardatzak.
Javier Lacalle Burgosko alkatearen hitzetan, egitasmo «sendo, parte hartzaile eta adostutako bat» aurkeztu dute. Epaimahaiak Burgosek egindako lan «zorrotza» aitortu zuela esan zuen, eta horregatik «zoriondu» egin zituztela. Burgos kultur hiriburu aukeratuko balute, «mugarri» bat litzateke, alkatearen ustez.
Kordoba
KulturartekotasunaJose Antonio Nieto Kordobako alkateak adierazi zuenez, «epaimahaiarekin ondo bat egin» zuten. «Epaimahaiari adierazi diogu hautagaitza eskuratu ala ez Kordobak kulturaren aldeko apustuarekin jarraituko duela».
Gidaritza lanak eta azalpenetik azalpenerako aurkezpenak Elena Medel poetak egin zituen. Ramin Jahanbegloo AEBetan bizi den intelektual irandarrak berak sorturiko Kordobako paradigma azaldu zuen, zibilizazio eta kulturartekotasunaren sinbolo modura. Carlota Alvarez Basso eta Manuel Perez teknikariek aurkeztu zituzten hautagaitzaren dosierra eta hiriaren azpiegiturak, eta Juana Martin moda diseinatzaileak emakumea, enpresaria, sortzailea eta ijitoa izatea zer den azaldu zuen.
Las Palmas
Hiru kontinenteren elkarguneAfrika, Amerika eta Europako elkargune izateko bokazioa dauka Las Palmasek, Paulino Rivero Kanarietako jarduneko presidenteak azaldu zuenez. «Hiru kulturen arteko bidegurutzea izan liteke Atlantikoan, eta herrialde azpigaratuek aurrera egin dezaten lagun dezake». Epaimahaiak txaloz hartu zuen Las Palmasen aurkezpena, Riveroren hitzetan. «Hori oso seinale ona da».
Egitasmoaren aurkezpeneanJuan Jose Cardona Las Palmasko alkate izendatu berria eta Jeronimo Saavedra aurrekoa izan ziren. Cardonaren hitzetan, Las Palmaskoa egitasmo «sinesgarria, benetakoa eta erreala» da.