Bidaia krisiaren jatorrira

Sistema kapitalistaren krisia aztertzen du 'Problemas de tipo griego' erakusketak Bilbao Arten

Pablo Marte, erakusketako komisarioa, Bilbao Arten. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS.
Nagore Ares Anaya
Bilbo
2012ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Zer ezaugarri komun dituzte Ulisesen bidaiak, Costa Concordia ontziaren hondorapenak eta Felliniren lanak? Pablo Marte arte komisarioak horiek guztiak batu ditu Problemas de tipo griego erakusketan, Bilbao Arten. Jaustear dagoen aldamio baten inguruan, hamasei lan bildu ditu, eta krisiaren eta espazio publikoaren eta espazio pribatuaren inguruko gogoeta egiteko erabili ditu. Besteak beste, Theo Angelopulus, Federico Fellini, Jean Luc Godard, Alexander Luge, Maria Ruido, Allan Sekula, Peter Sloterdijk eta Susana Talayeroren bideo lanak ikus daitezke. Erakusketa ostiralean inauguratu zuten, eta ostegunera bitartean ikusi ahalko da.

Bidaia borobil bat sortu du aldamioaren inguruan. Hamabost bideo lanek eta diapositiba emanaldi batek osatzen dute erakusketa. Egungo eta antzinako telebista eta ordenagailu pantailetan, hormetan eta taula zurien gainean ikus daitezke irudiak. Bideoetako bat ostiralean ikusteko aukera baino ez zen egon, Bartzelonatik streaming bidez eman baitzuten. Elkarrizketak, film pasarteak eta zenbait argazki eta testuk osatzen dute erakusketa. Martek muntaketaren ideia sortu nahi izan du artisten lanen elkarrizketaren bidez, testu gorputz eta irudi berriak sortu nahi izan ditu.

Ontziaren eta bidaiaren irudiez baliatu da espazio publikoaren inguruko gogoeta egiteko eta, horren aldean jarri du «kameraren irudia», krisia eremu pribatuan lantzeko asmoz. Bideokamera,itsasontzi bateko gela, Merkataritza Ganbera eta segurtasun bideo kamerak izan ditu gogoan.

Jean Lic Godarden Film Socialisme lanaren pasarte bat ikus daiteke erakusketan, eta zuzendariak Cannesen lanarenaurkezpenera ez joateko esandako hitzek ematen diote izena erakusketari.Izan ere, «greziar tankerako arazoak» hitzak esan zituen Godardek Cannesera ez joateko, 2010ean. Costa Concordiaren hondorapenaren irudiek inspiratu zuten Marte. Erakusketaren bitartez, hondoratutako ontziaren eta sistema kapitalistaren inguruko paralelismoa irudikatu nahi izan du. Horren harira, estatu europarrek krisia maneiatzeko duten eraren inguruko gogoeta egin du, eta estatu modernoaren oinarrizko abiapuntuen galeran kokatu du estatuaren krisia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.