Bide Ertzean, Ken Zazpi eta Olatz Zugasti, Musika sarietan hautagai

Maiatzaren 18an banatuko ditu sariak Musikako Arte eta Zientzien Espainiako Akademiak, Madrilen

Erredakzioa
Donostia
2011ko otsailaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bide Ertzean-en Don Inorrez, Olatz Zugastiren Gau hotzenean ere eta Ken Zazpiren Itsasoa gara dira Musikako Arte eta Zientzien Espainiako Akademiak euskarazko kanturik onenari emandako musika saria irabazteko hautagaiak. Euskal Herriko beste hainbat musikari eta talde daude sariak jasotzeko hautagaien artean: Mikel Erentxun & Las Malas Influencias —pop diskorik onena—, Kepa Junkera —musika tradizionaleko diskorik onena—, Anjel Illarramendi —musika klasikoko egilerik onena—, Alberto Iglesias —ekoizle artistikorik onena eta zinema obrako soinu bandako diskorik onena—. Maiatzaren 18an banatuko dira sariak, Madrilen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.