Lur eta Amets neba-arreba bikiek 2015ean hasi zuten beren bidaia. Urte hartan jarri zuten martxan Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia egitasmoa Ikastolen Elkarteak, Elkarrek eta Katxiporretak. Ezagutza liburu bat, hainbat ipuin, mahai joko bat eta webgune bat sortu zituzten orduan, Lur eta Amets pertsonaiak protagonista zituztenak guztiak ere. Haur eta gaztetxoei Euskal Herriko historiako hamaika pasarte esanguratsu modu jostalarian aurkezteko xedez jaio zen proiektua, eta, bide beretik, beste urrats bat egin du orain: film bihurtu dituzte bi protagonisten abenturak, Lotura Films ekoiztetxearen eskutik. Lur eta Amets animaziozko filma hilaren 7tik aurrera izango da ikusgai zinema aretoetan. Euskal Herrian ez ezik, Herrialde Katalanetako zein Espainiako zenbait lekutan ere estreinatuko dute.
Honako herri hauetan egingo dituzte emanaldiak, egunez egun:
Otsailak 7
–Bilbo
–Donostia
–Errenteria (Gipuzkoa)
–Gasteiz
–Iruñea
–Alpicat (Herrialde Katalanak)
–Bartzelona
–Bejar (Espainia)
–Ciudad Real (Espainia)
–Cornella de Llobregat (Herrialde Katalanak)
–Girona (Herrialde Katalanak)
–Hospitalet de Llobregat (Herrialde Katalanak)
–Huelva (Espainia)
–Madril
–Marbella (Espainia)
–Marin (Galizia)
–Osuna (Espainia)
–Pedrera (Espainia)
–Petrer (Herrialde Katalanak)
–Sant Feliu del Llobregat (Herrialde Katalanak)
–Sant Vicenç dels Horts (Herrialde Katalanak)
–Sevilla (Espainia)
–Vila-real (Herrialde Katalanak)
Otsailak 8
–Getxo (Bizkaia)
–Durango (Bizkaia)
–Eibar (Gipuzkoa)
–Maule-Lextarre
Otsailak 9
–Agurain (Araba)
–Eibar (Gipuzkoa)
–Maule-Lextarre
–Urruña (Lapurdi)
–Bartzelona
Otsailak 12
–Donibane Garazi
–Getaria (Lapurdi)
–Miarritze (Lapurdi)
Otsailak 15
–Altsasu (Nafarroa)
–Arrasate (Gipuzkoa)
–Hendaia (Lapurdi)
–Lazkao (Gipuzkoa)
–Lekeitio (Bizkaia)
–Lizarra (Nafarroa)
–Oñati (Gipuzkoa)
–Zalla (Bizkaia)
–Zarautz (Gipuzkoa)
–Zornotza (Bizkaia)
Otsailak 16
–Arrasate (Gipuzkoa)
–Beasain (Gipuzkoa)
–Donibane Garazi
–Hendaia (Lapurdi)
–Lasarte (Gipuzkoa)
–Lazkao (Gipuzkoa)
–Lekeitio (Bizkaia)
–Lizarra (Nafarroa)
–Muskiz (Bizkaia)
–Oñati (Gipuzkoa)
–Ordizia (Gipuzkoa)
–Tolosa (Gipuzkoa)
–Zalla (Bizkaia)
–Zarautz (Gipuzkoa)
–Zornotza (Bizkaia)
–Alfaro (Espainia)
Otsailak 19
–Baiona
–Maule-Lextarre
Otsailak 22
–Derio (Bizkaia)
–Zumarraga (Gipuzkoa)
Otsailak 23
–Derio (Bizkaia)
–Ermua (Bizkaia)
–Maule-Lextarre
–Sondika (Bizkaia)
–Zumarraga (Gipuzkoa)
Otsailak 24
–Donapaleu (Nafarroa Beherea)
Otsailak 25
–Donapaleu (Nafarroa Beherea)
–Miarritze (Lapurdi)
Otsailak 29
–Bermeo (Bizkaia)
–Hazparne (Lapurdi)
–Kanbo (Lapurdi)
–Villabona (Gipuzkoa)
Martxoak 1
–Amurrio (Araba)
–Azkoitia (Gipuzkoa)
–Bermeo (Bizkaia)
–Donibane Lohizune (Lapurdi)
–Kanbo (Lapurdi)
–Orozko (Bizkaia)
–Villabona (Gipuzkoa)
Martxoak 3
–Hazparne (Lapurdi)
Martxoak 7
–Leioa (Bizkaia)
Martxoak 8
–Basauri (Bizkaia)
–Elgoibar (Gipuzkoa)
–Legazpi (Gipuzkoa)
–Leioa (Bizkaia)