Biharko telebista osatzen ari direnen merkatua ere bada FIPA

Saltzaileen eta erosleen harremanetarako gunean, 'Bertsolari' filma aurkezten ari da Asier Altuna

Nora Arbelbide Lete.
Miarritze
2011ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zinema geletatik kanpo, FIPA jaialdiak badu besterik, non publikorik ez den sartzen, baina profesional andana bat ibiltzen baita. FIPAtel deitu gela dago, adibidez, dena ordenagailuz betea eta ordenagailu bakoitzean ehunka film, FIPAko selekzioaz gain. Horien begirale, telebistetako hainbat ordezkari, lanen erostera etorriak.

Bururatuak ez diren lanek ere leku bat aurkitu dezakete Club FIPAn. Goizetik, kafe eta croissant artean; geroago, arno zuri eta pintxoak lagun, egile eta erosleak nahasten dira. Lan batzuek finantzatzaileak aurki ditzaten, besteek hedatzaileak, FIPAk akuilatzaile lana egiten du. Eta horien artean aurkitzen da Asier Altuna,Bertsolari filmarekin. Udan bururatzea espero dute. Anartean, Lau Haizetara egitasmoaren haritik, FIPAk gonbidatu du finantzaketa eta hedatzaileak aurkitzen lagundu nahian. Sei bat telebistatako ordezkariekin elkartu ahal izan da horri esker. «Ateak irekitzeko» balio duten hitzorduak dira, Marian Fernandez Pascal produktoreak adierazi duenez. Transakziorik ez da egiten FIPAn normalean, baina lehen kontaktuak bai, geroan gauzatu daitezkeenak, «beste proiektuetarako ere balio dezaketenak», Altunaren ustez. Segur da hitzordu horiek «ezinbestekoak» direla, «bestela nola ohartuko dira finlandiarrak, adibidez, film hau existitzen dela?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.