Musika

Bilbao BBK Live jaialdian 40.000 ikusle lehen astean

Ostiralean Metallicaren kontzertua izango da, eta bertan bilduko da aurtengo edizioan jende gehien.

2007ko ekainaren 25a
17:21
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bilbao BBK Live jaialdiak 40.000 ikusle inguru bildu ditu lehen astean, Bilboko Udalak eta antolatzaileek zituzten aurreikuspenak betez, antolakuntzako iturriek adierazi dutenez. Istilurik gertatu ez izana ere azpimarratu dute; "jai giroa eta normaltasun osoa" izan da lehen saioan.

Kobetamendiko jaialdiaren lehenengo zatia, ostiral honetako emanaldia prestatzeko baliatu dute antolatzaileek. Izan ere, ostiralean Metallica taldearen kontzertua izango da, eta bertan bilduko da aurtengo edizioan jende gehien.

Argazkian, Iron Maiden taldea, joan den ostegunean. (Argazki Press)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.