Bilbo Hiria pop rock lehiaketa irabazi du The Flying Scarecrow Bizkaiko taldeak

2015eko azaroaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MUSIKA. The Flying Scarecrow Bizkaiko taldeak jaso du Bilbo Hiria musika lehiaketako lehen saria, metal estiloko musikari dagokionez. Eta, bigarrena, Poloniako Manipulation taldeak. Pop rock estiloko musika taldeen artean berriz, Bartzelonako Opatov taldeak eskuratu du lehen saria, eta, bigarren saria, Alacanteko (Herrialde Katalanak) Rosy Finch taldeak. Lehen saria eskuratu duten taldeek 5.000 euro jaso dituzte, eta bigarrena eskuratu dutenek 2.500 euro. Elektronika eta beste estiloen artean, Bartzelonako Malachi Estereo saritu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.