festak

Bilboko aste nagusian Zaramak kontzertua eskainiko du

Talde horretaz gain, Gatibu, Los Secretos, Akelarre, We Are Standard, La Oreja de Van Gogh eta Rosanak ere joko dute, besteak beste.

2009ko ekainaren 22a
18:58
Entzun 00:00:0000:00:00
Musika programazioa Bilboko Aste Nagusiaren ezaugarri bereizgarrienetako bat da. Aurten besteak beste,Zarama, Gatibu, Los Secretos, Akelarre, We Are Standard, La Oreja de Van Gogh, The Waterboys, Miguel Rios, Fangoria, Rosana, Ska-p, Despistaos, The Cherry Boopers, La Excepcion eta Inti Illimani taldeak joko dute. Abuztuaren 15etik 23ra bitarte egingo da Aste Nagusia Bilbon.

Estilo aniztasunak eta emanaldien doakotasunak musika programazioa erakargarriago egiten dute. Zortzi eszenatokitan eskainiko dituzte kontzertu horiek. Kontzertu nagusiak Botika Zaharrean izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.