Gaur hasi eta hilaren 12a arte presentzia handia izango du literaturak Bilboko kaleetan, liburu azokaren 41. ekitaldia egingo baita Areatzan. Sariak, aurkezpenak, idazleak... eskaintza zabala prestatu dute han, irakurketa herritarrengan bultzatu asmoz.
Eider Rodriguezek jasoko du ZazpiKale saria, Katu jendea ipuin liburuari esker; Zilarrezko Luma saria David Safier idazlearentzat izango da, Maldito karma nobelak iazko ekitaldian izandako harrera onagatik; Urrezko Luma saria, euskal letren ordezkari nabarmen bati emana, Txomin Solabarrietari emango diote, Bostak Bat elkarteak eginiko lanaren aitorpen gisa; eta Kritikaren saria Ana Maria Matuteri eman zioten atzo.
Liburuen aurkezpenak izango dira egunero, Jon Kortazarren Bitartean New York, eta Belen Gopeguiren Tiroa kontzertuaren erdian, kasu. Denda, argitaletxe, banatzaile zein elkarteen saltokietan %10eko beherapenarekin eskuratu ahalko dira liburuak.
Bilboko Liburu Azokak Txomin Solabarrieta eta Eider Rodriguez sarituko ditu
Kritikaren saria Ana Maria Matute idazleari eman diote, eta Zilarrezko Luma David Safierrek jasoko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu