Bilbo Zaharra euskaltegiak Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso (Erein, 1995) liburuari eskainiko dio Klasikoen 4. irakurraldi etenik gabea. Ekainaren 16an egingo dute irakurketa jarraitua, Bilboko Arriaga Antzokian, 08:00etatik 20:00etara. Laugarren urtez antolatu dute irakurraldia, eta aurrekoetan Axularren Gero, Mogelen Peru Abarka eta Miranderen Haur besoetakoa izan dituzte irakurgai. Klasikoen balioa eta gaurkotasuna aldarrikatzea izan dute beti helburu.
Hori baino lehen, liburuari buruzko sei hitzaldi antolatu ditu Bilbo Zaharra Forumek. Bilboko Plaza Barrian Euskaltzaindiak duen egoitzan izango dira hitzaldi guztiak, 19:00etan. Ekainaren 2an Unai Elorriaga eta Juan Garzia ariko dira hizlari; ekainaren 9an, Arantxa Urretabizkaia eta Jon Juaristi; eta ekainaren 15ean, Eider Rodriguez eta Ur Apalategi.
Bilbon 'Hamaika pauso'-ri buruzko sei hitzaldi eta irakurraldi jarraia antolatu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu