Bilduk eskatuko dio Jaurlaritzari Arte Ederren eraikina ahal beste babesteko

Donostiako Udaleko hurrengo udalbatzan kultur ondare izendapena galdegingo du

Erredakzioa
Donostia
2014ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Donostiako Udaleko Bilduk hurrengo udalbatzan Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio Arte Ederren eraikinari babes mailarik handiena eman diezaiola eta kultur ondare izendatu dezala.

Jaurlaritzako teknikariek iazko ekainean osatutako txostenaren arabera, eraikinak monumentu gisa kalifikatutako kultur ondare izendatzeko espedientea irekitzeko baldintzak betetzen ditu. Udalaren eskumena gainditzen du babes mota horrek; hortaz, Jaurlaritzak besterik ezin du egikaritu, Bilduk adierazitakoaren arabera.

Icomos Unescoren kontsulta erakundeak herenegun jakinarazi zuen, gainera, eraikinaren babesa areagotu ezean Unescok nazioarteko alarma ezarriko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.