KRITIKA. Musika

Billy Woods

Billy Woodsen diskoaren azala.
2025eko maiatzaren 18a
04:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Billy Woods

'Golliwog'

Diskoetxea: Backwoodz Studioz.

Aitortzen dut azken boladan free jazzeko, espiritual jazzeko eta hip-hopeko diskoak direla gehien entzuten ditudanak. Harira, Billy Woods New York hiriko rap undergroundeko izen nabarmena da, eta Backwoodz Studioz zigilu bikaina zuzentzeaz gain, ibilbide trinkoa ondu du musikari gisara, ia beti inguruko musikariekin lankidetzan. Golliwog hau Maps lanaren ondotik dator, zeina 2023ko hip-hop zerrenden gailurrean kokatu zen, eta rap kantaria traumari eta estatuak onartutako izuari mintzatu zaie, gizagabetasuneko hainbat irudi azalerarazita. Woodsen etorriarekin batera une oro hazten diren oinarriak basatiak dira, bai ahotsak bai musikak maisulan bat osatzeraino.

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.