BIME jaialdiak hamaika ekintza antolatu ditu gaurko eta biharko

Asteburuko BECeko kontzertuen aurretik, mahai inguruak, hitzaldiak, aurkezpenak eta beste egingo dituzte

Erredakzioa
Bilbo
2013ko azaroaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BIME Bizkaia International Music Experience jaialdiak asteburuan joko du goia, Manic Street Preachersek, Gossipek, Mercury Revek eta Supersubmarinak, besteak beste, BECen emango dituzten kontzertuekin. Baina antolatzaileek, Last Tour Internationalekoek, beste hamaika ekintza programatu dituzte asteburukoaren atariko gisa. Atzo hasi ziren batez ere sektoreko profesionalentzako mahai inguru, hitzaldi, azoka eta besterekin, eta gaur eta bihar emango diete jarraipena. 200 hizlarirekin baino gehiagorekin, BECeko aretoetara 1.500 bat profesional erakarriko dituztela uste dute antolatzaileek. Gainera, gauero, 20:00etatik aurrera, kontzertuak egongo dira Bilboko Kafe Antzokian eta Azkena eta Bilborock aretoetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.