Blades, Cullum eta Eastwood Gasteizko Jazz Jaialdian ariko dira uztailean

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko otsailaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ruben Blades, Jamie Cullum eta Kyle Eastwood daude aurten Gasteizko Jazz Jaialdian ariko diren musikarien artean, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Herbie Hancock, Wayne Shorter eta Marcus Millerrek jaialdiaren azken egunean, uztailaren 16an, Miles Davisen omenez egingo duten kontzertua ere nabarmendu dute. Davisen ikasle izanak dira hirurak.

Craig Adams & The New Orleans Voicesen emanaldiarekin hasiko da jaialdia, uztailaren 11n, astelehenarekin. Biharamunean, Michael Whiteren seikotea eta Trombone Shorty & Orleans Avenue ariko dira. Uztailaren 13an, Kyle Eastwood kontrabaxu jotzailearen eta Nigel Kennedy biolin jotzailea. Uztailaren 14an, Jamie Cullum, Jose Jamesen ondotik. Ruben Blades uztailaren 15ean igoko da oholtzara, iaz kaleratu zuen diskoa aurkezteko, Todos vuelven live.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.