Bob Dylan Baionako zezen plazan ariko da uztailaren 20an

Miarritzeko Prolymp promozio etxeak antolatu du jaialdia, eta asteazkenean jarriko ditu sarrerak salgai

Erredakzioa
Baiona
2012ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Bob Dylan Baionako zezen plazan ariko da zuzenean uztailaren 20an, ostiralarekin, 21:30ean, Miarritzeko Prolymp promozio etxeak iragarri duenez. Sarrerak asteazkenean jarriko dituzte salgai promozio etxearen webgunean: www.prolymp.com.

Apirilaren 15ean hasiko du bira Bob Dylanek, eta Brasil, Argentina, Txile, Costa Rica, Mexiko eta Alemanian izango da lehenik. Euskal Herrian aritu aurretik, uztailaren 13an eta 15ean zehazki, Benicassimgo (Castello, Herrialde Katalanak) FIB jaialdian aritzekoa da. The Stone Roses eta New Order ere ariko dira jaialdi horretan.

Mundu osoko leku askotan aritua da Bob Dylan, eta Euskal Herrian kantatu izan du aurretik ere. Azkenekoz, Gasteizen, Azkena jaialdian, 2010eko ekainean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.