Bob Dylanek bi kontzertu emango ditu Donostian

2023ko martxoaren 11
00:00
Entzun
MUSIKA. Bob Dylan musikari estatubatuarrak (Duluth, 1941) Donostiako Kursaaleko auditoriumean joko du ekainaren 19an eta 20an. Sarrerak datorren asteazkenean jarriko dituzte salgai, goizeko hamarretan. Dylan Donostian izango den bosgarren aldia izango da hau. 1989an eta 1999an Belodromoan jo zuen; 2006an Zurriolako hondartzan bakearen alde antolatutako jaialdian hartu zuen parte —Mikel Laboarekin—; eta 2015ean, azkenik, Illunben izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.