Borja Quintas, zuzendari Nafarroako Unibertsitateko Gazte Orkestran
MUSIKA. Borja Quintas izendatu dute Nafarroako Unibertsitateko Gazte Orkestra Sinfonikoko zuzendari. Nazioarteko hainbat orkestra gidatu ditu Quintasek, zuzendari gonbidatu gisa, eta hainbat orkestra gazterekin ere lan egindakoa da. Nafarroako Unibertsitatekoan musika ikasketak dituzten 28 urtez azpiko lagunek parte har dezakete. Hilaren 19an egingo dute kideak aukeratzeko lehen entzunaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu