Kultura urbanoko diziplinen «mazedonia»taularatuko du hamaikagarren urtez Break On Stage kultura urbanoaren nazioarteko jaialdiak. Bilbao Arenan egingo dute aurten, apirilaren 21ean. 20:30ean hasi, eta ordu eta erdiz, nazioarteko street dance eta break dance taldeenemanaldiak tartekatuko dituzte kirola eta artea uztartzen duten beste diziplinetako emanaldiekin. Emanaldien artekoak izango dira Agertokiko Break Dance Lehiaketa Europarra osatuko dutenak. Aurten, Vagabond Crew nazioarteko break dance txapeldunak, beste hiru taldehandirekin lehiatuko dira.Scott Marquese popping dantzari estatubatuarrak eta Rapsusklei rap kantari espainiarrak ere hartuko dute parte, beste askoren artean.
Musika eta dantza urbanoak izango dira jaialdiaren protagonista nagusiak. Vagabond Crewbreak dance talde frantziarra ez ezik, Roochen Crew belgikarra eta Fusion Rockers eta Born Freeespainiarrak ere lehiatuko dira Agertokiko Break Dance Lehiaketan. Horrez gain, eta Euskal Herriko taldeak jaialdira erakartzeko asmoz, gazteentzako break dance lehiaketa egingo dute. Arratsaldearen hasieran egingo dituzte lehen batailak, BBK Aretoan, eta, gero, finala jokatuko dute Bilbao Arenan. Horrekin batera, Europan lehen aldiz arituko da Scott Marquessepopping dantzaria bere errobot dantzarekin, eta Dubstep Show emanaldia aurkeztuko du. Iruñeko Delirium Tremens eta Bilboko Ale Hop Street Dance taldeak Londresko DJ Renegaderen erritmora dantzatuko dira. Kirola eta kalekoartea uztartuko dute beste diziplina bik: Dirt Jump-ek —bizikletarekin jauziak—, eta slack line zinta gaineko jauzietako emankizunek.
Break On Stagek kaleko kulturaren «mazedonia» ekarriko du aurten
Han izango dira Scott Marquese popping dantzaria eta Vagabond Crew munduko break dance txapeldunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu