Ezusteko handirik ez da izan bart Emmy sarien banaketan, eta Breaking Bad, Modern Family eta Behind The Candelabra telesailak izan dira garaile, espero bezala. Aipagarria da lehenengoak dramaren arloan jaso duen saria, bere azken denboraldiko atalekin lortu baitu. Homeland lanarekin aritu da nor baino nor gehiago.
Sariak oro har oso banatuta egon dira, inoiz baino banatuago. Sari gehien Behind The Candelabra telesailak jaso du: bart hiru jaso ditu, eta aurreko gala batean zortzi sari tekniko jaso zituen. Michael Douglas eta Steven Soderberghek euren lehen Emmyak jaso dituzte, Douglasek aktore lanagatik eta Soderberghek zuzendari lanagatik, telebistarako filmen atalean.
Komediaren atalean, Modern Family-k jaso du saria, laugarren aldiz jarraian, Veep-ekin lehiatu ondoren. Hala ere, bai Modern Family-k baita Breaking Bad-ek ere ez dituzte jaso sariak aktore lanetan izan dituztenen partetik. Hortik aurten sariak inoiz baino banatuago egotea.