KULTURA

'Breaking Bad' izan da Emmy sarietako protagonista

Bost sari eskuratu ditu telesailak; tartean, drama onenarena.

Breaking bad-eko taldea, Emmy sariak jaso ondoren. PAUL BACK / EFE
2014ko abuztuaren 26a
07:22
Entzun 00:00:0000:00:00

2013an jasotako drama onenaren Emmy saria berriro eskuratu du aurten Breaking Bad telesailak. Astelehenean banatu zituzten sariak, 66. aldiz, Los Angelesen (AEB), eta, Breaking Bad-ekin batera, Modern Family eta Sherlock: His Last Vow izan ziren gaueko protagonistak.

Bryan Cranston drama telesailetako gizonezko aktore onenaren kategorian, Anna Gunn taldeko emakumezko aktore onenarenean eta Aaron Paul taldeko gizonezko aktore onenarenean. Horiek dira Breaking Bad-ek eskuratutako sariak, besteak beste. Laugarren Emmy-a du Cranstonek. Bestalde, Julianna Marguliesek irabazi du drama telesailetako emakumezko aktore onenaren saria (The Good Wife).

Umore telesailetan, Modern Family-k lortu du telesail onenaren saria, bosgarrenez. Taldeko gizonezko aktore onenaren saria (Ty Burrell) eta zuzendari onenarena ere (Gail Mancuso) eskuratu ditu telesail horrek.

Abuztuaren 16an banatutako sari teknikoak aintzat hartuta, Sherlock: His Last Vow izan da sari gehien bildu duen telesaila —zazpi jaso ditu; bart, hiru—. Breaking Bad-ek, berriz, sei lortu ditu guztira. Hemeretzi sari jaso zitzakeen Game of Thrones-ek, baina lau sari tekniko eskuratu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.