Bruce Springsteenek bigarren kontzertua emango du Donostian

Aurreko astean iragarri zuen lehen kontzertua, 2025eko ekainaren 21erako. Sarrerak berehalakoan saldu ostean, beste kontzertu baten berri eman dute.

Bruce Springsteen, udan Danimarkan emandako kontzertu batean. ROBERT WENGLER / EFE
Bruce Springsteen, udan Danimarkan emandako kontzertu batean. ROBERT WENGLER / EFE
urko iridoy alzelai
2024ko urriaren 8a
12:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur goizean jarri dituzte salgai Bruce Springsteenek Donostian 2025eko ekainaren 21ean emango duen kontzerturako sarrerak. Zaila izan da sarrerak lortzea, webguneak arazoak eman baititu. Hala ere, salmentaren erritmo azkarra eta arrakasta ikusita, beste kontzertu bat iragarri dute, ekainaren 24rako. Bigarren emanaldia leku eta ordu berbean izango da: Anoeta estadioan, 21:00etan.

Doctor Music sustatzaileak adierazi du bi kontzertu izango direla soilik Donostian, hau da, ez dutela beste kontzerturik iragarriko. Ekainaren 24ko emanaldiko sarrerak salgai daude, 21ekoarekin batera. Egun bakoitzerako, 38.000 sarrera jarri dira salgai, eta 70 euro eta 445 euro artean dabiltza prezioak. Bakoitzak gehienez sei sarrera eros ditzake. Iragarritako kontzertu berria Springsteenek Donostian emango duen bosgarrena da, 2008an, 2012an eta 2016an ere bertan egon baitzen.

Maiatzaren 17an hasiko du Europako 2025eko bira Springsteenek, E Street Band taldearekin batera, Manchesterren. Erresuma Batuaz gain, Frantzia, Alemania, Italia eta Txekiar Errepublika bisitatuko ditu musikariak. Azken kontzertua uztailaren 3an emango du, Milanen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.