Bruselako 50. Liburu Azokan izango dira Karmele Jaio eta Edurne Alegria idazleak
LITERATURA. Gaur hasiko da Bruselako 50. Liburu Azoka, eta bi euskal idazle bertan izango dira, azokak gonbidatuta: Karmele Jaio eta Edurne Alegria. Egitarau ofizialeko mahai inguru batean parte hartuko dute biek, gaur arratsean bertan, Place de l'Europe izeneko gunean. Etxepare Institutuaren eta TraduQtiv erakundearen laguntzaz antolatu du azokak ekitaldi hori. Igandean amaituko da azoka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu